XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Era berean, azpiegitura sareei buruzko udal arauak eta Espainiako Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoak ibaiaren ubiderapenerako eman ditzan baldintzak beteko dituzte.

Urbanizazio proiektuak, Deba ibaiaren tarteune berriaren eskuinaldeko bazterrean kokaturiko landa-jabetzetarako sarbide baten mantenimendua zehaztuko du, Plan Partziala garatu aurretik zeudenen antzeko baldintzetan.

35. Artikulua.- Plan Partzial honen Urbanizazio Zehaztapenen izaera loteslea.

Lotesletzat hartu beharko da, bere izaera balioesle, orientatzaile, gomendatzaile edo ez-loteslearen berri ematea gaineratzen ez zaion zehaztapen oro.

Dokumentazio grafikoak, bere eskala eta doitasun maila dela eta, nahitaez orientatzaileak diren eskemak biltzen ditu.

Halere, eskema hauei ez jarraitzea justifikatu egin beharko da.

Sare hauen ezarpen eta aberasteak ez du Plan Partzialaren inolako ez-betetzerik, ez eta aldaketarik suposatuko.

Halaber, Planaren sustaketaz bestelako kausengatik ematen diren eta Plan Partzial honen zonakatzea, erabilerak eta ordenazioa oztopatzen ez duten aldaketek ere ez dute izaera hori edukiko.

36. Artikulua.- Bide Sare Publikoa.

Bide sarearen ezaugarri geometrikoak 11 zkia. planoan definitzen dira.

Urbanizazio Proiektuak ezaugarri hauek interpretatu ahal izango ditu, ondorengo parametroak mantenduz kasu orotan: Ibilgailuentzako bidearen zabalera: 7 metrotatik gorakoa.

Aparkalekuaren gutxienezko sakontasuna: 4,5 metrotatik gorakoa.

Aparkalekuaren gutxienezko zabalera: 2,200 m. (* Urbanizazio Proiektuak minusbaliatuentzat aurrikusitako plazak ezik).

Sestra kota: 193 +- 1 metroko tolerantzia.

Hegoaldeko espaloiaren gutxienezko zabalera: 2,5 m.

Sare publikoa longitudinalki horizontala izango da, Ekialde eta Mendebaldeko alderdietan ezik, zeinetan %5etik beherako aldapak baimenduko diren, eskualde errepidearekin bat etor daitezen.

Espaloiak bidearekiko irtengunerik gabe egin ahal izango dira, baina oinezkoentzako eta ibilgailuentzako domeinuen arteko bereizketa nabaria izan dadin moduan definiturik egon beharko dute.

Horretarako, aurrikusitako zuhaitzez gain, euri uraren bilketarako kanala eta pabiloi bakoitzerako sarbidea ahalbide dezaten mugarriztatze elementu bertikalak erabiliko dira.

Galtzadak eta espaloiak %2ko eroriak edukiko dituzte euri uraren bilketa marrarantz.

Espaloiak ibilgailu astunen pisua jasateko indartuko dira.

37. Artikulua.- Ur Hornidura Sarea, Arregaketa eta Suteen Aurkako Ur Hartuneak.

Sarea lurpekoa izango da, eta 20 m.c.a.tako gutxienezko presioa garantizatuko du Sektoreko edozein puntutan.

Obra Publikoetako Ministraritzaren Ur Hornidurarako Hoditeriarentzako Preskripzio Tekniko Orokorren Plegua beteko du.

Gerorako lotune bat edukiko du Espazio Libreen Sistemarako eta Interes Publiko eta Sozialeko Zerbitzuetarako erreserba lurzorua osatzen duten hiru areetariko bakoitzean.

Derrigorrezkoa izango da eraikinetako suteen aurkako babes baldintzei buruzko NBE-CPI-82aren betetzea, eta NTE/IFA eta NTE/IFR Arau Teknologikoen aplikazioa gomendatzen da.

Halaber, aplikatzekoak diren Udal arauak ere.